Espaloiak zabaltzea, zenbait aparkaleku kentzea, topoarekin lotura hobetzea eta saneamendua berritzea aurreikusi dituzte lehen zirriborroan

Cipriano Larrañaga kalea berrantolatuko du udalak
Cipriano Larrañaga kalea hobetzeko beharraz kexu agertu dira bertako bizilagun eta ostalariak denbora luzean zehar. Irungo Udaleko ordezkariek iazko apirilean bizilagunekin egindako bileraren ondotik, astelehenean kalea berrantolatzeko lehen zirriborroa aurkeztu zuten udal teknikariek. Hori esku-artean edukita, hilaren 31ra bitartean auzokideen ekarpenak, iritziak eta proposamenak jasotzen jarraitzeko asmoa agertu du tokiko gobernuak.
Hala,
Irungo Udalaren web atarian atal bat prestatzeaz gain,
e-posta bat ahalbidetu du gobernuak, eta bertan jasotako ideiekin plan berria osatzea da helburua.
Udalak adierazi duenez, espaloiak zabalagoak izatea, topoarekin lotura hobetzea, saneamendu hodiak berritzea… aurreikusi dituzte diseinatutako lehen zirriborroan. Era berean, espaloiak zabaltzearen ondorioz emango den aparkaleku galerari aurre egiteko asmoz, soilik egoiliarrei zuzendutako aparkalekuak prestatzea aurreikusi du udalak.