Larunbat arratsaldez Mendebaldeko saihesbidea moztuko dute
Beheko mailetako txirrindularitza proba egingo dute Labreder eta Santa Engrazia biribilguneen artean eta 15:30etik aurrera trafikoa desbideratuko dute.
Hondarribiko Txirrindulari Elkarteak (HTE) antolatuta, Kimu eta Haur mailetako lasterketak egingo dituzte larunbatean Mendebaldeko saihesbidean. Hori dela-eta, Labrederreko eta Santa Engraziako biribilguneen artean trafikoa moztuko dute, 15:30etik 18:00ak arte.
Ohi bezala, udaltzainak izango dira zaintza lanak egiten eta trafikoa zuzentzen. Biteri, Tximista eta Jaizkibel etorbidetik bideratuko dute trafikoa