Larunbatean gazteen Espainaiko Judo Txapelketa egingo dute Madrilen eta Ama Guadalupekoako bi kirolarik parte hartuko dute, Lidia Yarza (+78) eta Oier Goikoetxea (-60). Yarzak irabazteko aukerak dituela uste du eta Goikoetxeak podiora igo nahi du bere lehen urtean.
Goikoetxea eta Yarza, Ama Guadalupekoa ikastetxeko gimnasioan
Dominen bila joango dira Pinto herrira (Madril), Lidia Yarza eta Oier Goikoetxea hondarribiarrak, larunbatean egingo den gazteen Espainiako Judo Txapelketara. Ama Guadalupekoa taldeko bi kirolariek podiora igotzeko aukerak dituzte, bereziki Yarza, zuzeneko sailkapena lortu baitu, bere pisuko rankineko lehena delako (+78 kilo).
Yarza bigarren urteko juniorra da —hiru urte dira—, eta iaz azpitxapelduna izan zen. Aurten eskarmentu gehiago du eta irabazteko aukerak badituela uste du.
Goikoetxeak lehen urtea du Gazte Mailan, baina aurten oso ondo moldatu da bera baino nagusiagoak diren judokek kontra; hori, lehia handiko pisuan dagoela kontuan izanik, gainera (-60 kilo). Goikoetxeak eremuko sailkatze proban lortu zuen Espainiako Txapelketarako txartela, Ibai Gracia nafarrarekin batera.