Bihar goizean egingo dute Hondarribiko IX. Herri Olinpiadetako —garai berriko II.ak— bosgarren jardunaldiko proba esperatua, goitibeheren jaitsiera. Taldeak aspalditik ari dira proba hau prestatzen, eta ilusio berberarekin espero da ibilgailuen aurkezpena, gaur arratsaldean San Pedro kalean egingo dena.
17:00etan izango da aurkezpena eta ondoren txaranga poteo olinpikoa egingo dute Portuan. Jaitsiera, aldiz, institutuko maldan egingo dute bihar, 09:30etatik aurrera. Hortaz, gaur dute azken eguna 36 taldeek bertan entrenamendu saioak egiteko.
Eta adi egon arratsean, aurkezpenaren ondoren goitiburu olinpikoaren prebia ‘serioa’ publikatuko baitu HITZAk olinpiadetako webgune berezian. Bertan, taldeen gotibeheren argazkiak publikatu eta biharko proba burutzeko dauden arazo juridikoak azalduko ditugu.
Beheko bideoan garai zaharreko olinpiadetako jaitsiera bat ikus daiteke, Alde Zaharrean egiten zenekoa. Eta gogoratu, olinpiaden inguruko informazio guztia webgune berezian aurkitu daiteke, eta argazkiak, bidasoa.hitza.eus webguneko Irudiak atalean.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.