Txingudi Anti Sexista-k elkarretaratzera deitu ditu herritarrak
Asteleheneko eraso matxista salatu nahi dute
Txingudi Anti Sexista plataformak elkarretaratzea deitu du gaurko, astelehenean jazo zen indarkeria matxista kasua salatzeko. Iluntzeko 19:30ean izango da, Zabaltza plazan. Izan ere, 37 urteko gizonezko bat atxilo eraman zuen Ertzaintzak bere bikotekidea jipoitu eta mehatxatu ondotik.

