Hondarribian gaur hiru pelikula proiektatuko dituzte, bana Sainduan, Itsas Etxean eta Gazte Xaian. Hiru filmak oso desberdinak izanik ere, gizarte gai garrantsitsuak lantzen dituzte.
‘Whiplash’ filmeko fotograma bat
Hiru pelikula, hiru aretotan eta hiru ordu desberdinetan, ia-ia denak ikusteko moduan. Ezohikoa da gaurko ikus entzunezkoen eskaintza Hondarribian: Saindua Udal Gaztelekuan,
La ola (18:00etan); Itsas Etxean,
Whiplash (20:00etan); eta Gazte Xaian,
Los olvidados (22:00). Goi mailako hiru film, mezu handikoak hirurak.
Gazte Xaiakoa, Ikusmira zine forumaren barruan proiektatuko dute eta emanaldiaren ondoren eztabaidatuko dute. Helburu berarekin proiektatuko dute
La ola Sainduan.
Hiru proiekzioei eta asteburuko gainontzeko ekitaldien gaineko informazio gehiago,
Agenda atalean.