Gaur goizetik kale berria du Hondarribiak, Nestor Basterretxearena. Foruen kaletik hasi eta Sokoako biribilguneraino doan kaleari jarri diote artistaren izena. Pedro Mourlane Mitxelena irundar faxistarena ordezkatuko du, otsaileko plenoan hartutako erabakia gauzatuz.
Nestor Basterretxearen sendia, haren izena daraman kalearen plakaren aurrean
Gaur goizetik kale berria du Hondarribiak, Nestor Basterretxearena. Foruen kaletik hasi eta Sokoako biribilguneraino doan kaleari jarri diote artistaren izena. Pedro Mourlane Mitxelena irundar faxistarena ordezkatuko du, otsaileko plenoan hartutako erabakia gauzatuz.
Ekitaldi xehea izan da. Bertan izan dira eskultorearen hainbat senitarteko, Aitor Kerejeta alkatea, eta EAJ, Bildu eta PSE-EEko zenbait zinegotzi. Otsaileko plenoan erabaki zuen Udalbatzak kalearen izena aldatzea, EAJ, Bildu eta Hamaikabaten botoei esker.
Plakari oihala kendu eta gero, artistaren familiak udalari eta hondarribiar guztiei eskerrak eman dizkie, eta Nestor Basterretxearen omeneko lerro batzuk irakurri ditu:
Lerro batek zure izena du
herri honetako planoan,
Hondarribia zara jada,
itsaso eta hondar paisaia bat,
denona zara jada,
eta egunerokoak itzuliko zaitu leku honetara,
gure memoriara itzuliko baitzara,
kalearen izena esan ahala.