Hemeretzigarren Korrika aurkeztu dute
Eskualdean egingo diren ekintzen egitarauaren berri eman dute aurkezpenean
Korrika badator, aurten hemeretzigarrenez, eta eskualdeko euskaltzaleak hari begira jarri dira ja. Atzo aurkeztu zuten Euskahaldun leloa daraman egitasmo sonatua Bidasoko AEK euskaltegian. Urepeletik Bilborainoko bidea egingo dute milaka euskaltzalek martxoaren 19tik 29ra bitartean, baina hitzorduaren aurretik ere izango da Korrikaren bueltan sortzen diren iniziatibez gozatzeko eta “euskahalduntzeko” paradarik. Bidasotik martxoaren 21 eta 22an pasatuko da Korrika: 21ean Irundik, eta 22an Irun nahiz Hondarribitik.
Korrikaren aurrekoen eta ondorengoen egitaraua
- Martxoak 5, osteguna: Bertso saioa. Irungo Kabigorrin 19:00etan.
- Martxoak 7, larunbata: Gazte Eguna. Hendaian. Kontzertuak (Borrokan, Ekintza, Polygorn, Bi bala eta “talde sorpresa”).
- Martxoak 13, ostirala: Korrika Txikia. Hondarribian, 11:00etan, Arma plazatik abiatuta.
- Martxoak 14, larunbata: Bertso-Korrika afaria. Irungo EKT elkartean (15 euroko tiketak AEK-n eta Hazian salgai).
- Martxoak 19, osteguna: Korrikaren hasiera Urepelen (Autobusa doan. Izen-ematea Bidasoko AEK euskaltegian).
- Martxoak 25, asteazkena:Korrika Txikia. Irunen, 10:00etan Txanaleta plazatik.
- Martxoak 21, larunbata: 19. Korrika eskualdera iritsiko da 13:00ean, Irunera zehazki.
- 12:00etan triki-poteoa Urdanibia plazan.
- 13:45ean Korrika San Juan plazara iritsiko da.
- 14:30ean herri bazkaria Hazian.
- 18:0etan ginkana Irungo kaleetan.
- 18:30ean txaranga Irungo kaleetan zehar abiatuko da.
- Katea-Landetxa auzorako egitaraua:
- 12:30ean Korrika auzora iritsiko da.
- 14:30ean kantu bazkaria Katea-Landetxako auzo elkartean, Arkaitz Miner eta Mikel Markez musikariekin.
- 19:30ean Auzo ametsa sortzen hizkuntzen bilakaerari buruzko erakusketa La República eskola zaharrean.
- Martxoak 22, igandea: 19. Korrika Irunera iritsiko da goizaldeko 06:00etan. Goizaldeko 04:30ean baratxuri-zopa emango da Urdanibia plazan. Ondoren Hondarribitik ibili ondoren, Oarsoalderantz abiatuko da,

