Landetxa Auzo Elkarteak Udala Auzoan ekitaldiaren bigarren ekitaldia antolatu du martxoaren 4rako
Katea auzoak azken ehun urteetan izan duen bilakaera izango da “Guztion auzoa sortzen” iniziatiba berrituaren abiapuntua. Iaz abiatu zen “Udala auzoan” egitasmoaren bigarren edizioa izango da, hortaz, Landetxako Auzo Elkarteak martxoaren 4rako antolatu duena. Elkarteko Batzordeak jakinarazi du “auzoaren garapena abiapuntu hartuta erakusketa eta tailer ugari antolatu nahi” dituztela. Horrekin batera “auzotarren bizipenak” eta historian zehar izan direna jaso eta ezagutu nahi dutela adierazi dute, guzti horrekin, urrian egingo duten ospakizunaren bigarren zatian aurrera begira jarri eta “zer izan eta nolako auzoa nahi” duten aztertzeko. Irungo udaleko udal-taldeen ordezkariak ere auzora eramango dituzte beste behin ere, auzoarentzat dituzten proposamenak zuzenean ezagutu eta auzotarren galderei erantzuteko.