Saskibaloian, jolas kooperatiboetan edota 'pulsimpatic' kirol modalitate berrian aritzeko parada izan zuten irundarrek
Igande Sasoi iniziatibak aurtengo lehen hitzordua jarri zien irundarrei igandean. Kolon pasealekuaren erdiko tartea ibilgailuentzako moztuta egonik patinatzaile eta txirrindulariek hartu zuten errepidea. Zabaltza plaza saskibaloi jokalarientzako, ‘pulsimpatic’ kirol modalitate berriaren erabiltzaileentzako eta jolas kooperatiboetan parte hartu zutenentzako izan zen. Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, orotara 700dik gora lagunek hartu zuen parte Zabaltza plazan kokatutako tailer eta ekintzetan.