Tomas Elgorriaga presoaren aldeko elkarretaratzea
Euskal presoen egoera aztertuko dute bihar, osteguna, Muara elkartean, 19:00etatik aurrera. Hondarribian aurrera begira egin daitekeen lana zehaztuko dute: “Euskal preso eta iheslariei eskaintzen zaien elkartasuna izango da gai nagusia, Hondarribia mailan egoera nola dagoen azaldu eta aurrerantzean egin beharreko lan edota urratsei buruz hausnarketa egin nahiko genuke”.
Hori horrela, herritarren parte hartzea eskatu dute eta euskal preso eta iheslarien alde egingo diren hurrengo mobilizazioetara joateko deia luzatu.