Biteriko patioko zolua aldatuko dute aurten
737.098 euro, iaz baino %2,8 gehiago izango dituaurten Hondarribiko Udaleko Hezkuntza departamentuak helburuak betetzeko. “Hiru dira departamentuaren helburuak, herri ikastetxeen instalazioak modu egokian zaintzea (mantentze lanak, kontserbazioa eta inbertsioak), ikastetxeekin batera udal programen eskaintza eguneratzea eta hiriko ikastetxeekin komunikazio ona izatea bai zuzendariekin elkartuz bai ikastetxeetako Ordezkatze Organu Gorenetan parte hartuz”, azaldu zuen atzo Txomin Sagarzazu zinegotziak, departamentuko aurrekontua azaltzeko eginiko agerraldian.
Zati handiena ikastetxeen (Loraitz Haurreskola, Talaia-Satarka, Talaia-Biteri, Talaia-Bordari eta Soroeta) mantenu eta zaintza lanetara bideratzen da; 641.020 euro izango dira 2015ean. “Hezkuntzako udal programetan 30.000 euro gastatzen dira, igeriketa ikastaroak, TINKO zine programa, kontzertu didaktikoak eta opera, dantza, haurren Gabon Kanta eta Haur Olentzero Jaialdia adibidez, eta beste 11.750 euro diru laguntzetan”, erantsi du zinegotziak.
Lan zehatzei dagokionez, “Satarka jolas eremuaren zorua aldatu egin behar da, Biterin pasilloko eta jolas eremuko zoruak aldatu egingo dira, eta Loraitzen kanpoko pareta konpondu eta margotu egin behar delako, eta jolas tokian toldoa jarri”, gaineratu zuen.
Eta gauzatu 2015ean egingo ez den arren, Zezen Plazatik Biterirako sarrera errazteko proiektua idatziko dute aurten. Egun, eskailera estu batetik egiten da sarbide hori.