Udalak 315.000 euro ditu gazteentzat
Hondarribiko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren 2015eko aurrekontua 149.301 eurokoa da, Saindua gaztelekuarena 116.130, eta iGazte bulegoarena, 49.750.
315.181 eurokoa izango da Hondarribiko Udalaren Gazteriako aurrekontua aurten. Zenbateko horrekin, “herriko haur eta gazteentzat aisialdiko jarduera hezitzaileak bultzatzea, gazteei interesatzen zaien informazioa eskuratzeko aukera egokia eskaintzea eta gazte elkarteen ekimenak bideratzen laguntzea eta haien beharretarako ekarpena egitea” espero du Txomin Sagarzazu zinegotziak. Zehazki, Gazteria Zerbitzuak 149.301 euro izango ditu urtean gastatzeko, Saindua Udal Gaztelekuak 116.130, eta Gazte Informazio Bulegoak (iGazte) 49.750 euro. Udal zerbitzuez gain, Psilocybe elkarteak eta Hondarribiko Herri Olinpiadek ere jasoko dute aurrekontuaren zati bat, diru laguntza izendunen bitartez. Olinpiadek 10.000 euro jasoko dituzte, antolaketa lanetarako: “10.000 euroko dirulaguntza izenduna emango diegu antolatzaileei, aurrez beraiekin lankidetza horrela burutzea adostu genuelako zenbait proposamen eskaini ondoren. Lankidetza horren bidez, antolatzaile lanak beraiek mantenduko zutela argi geratu zen eta Udalak dirulaguntza hori bideratu, Mugiri Elkartearen bidez. Hortaz gain, Psilocybe Aretoan 22.500 euro inbertituko dira laister hasiko den fatxada bateko obran, nahiz eta iazko aurrekontuko kopurua den”. Gainera, gazteen lokalen inguruan lanean ari direla gaineratu zuen Sagarzazuk: “Departamentu desberdinen artean, Gazteria, Zerbitzu Teknikoak, Udaltzaingoa eta Prebentzio Komunitariotik, elkar-lan ba burutzen ari gara, diagnostiko bat eginez, eta gero lan-programa bat egin, bai lokal hauen jabeekin eta erabiltzaileekin batera”. Gazteriako nahiz beste departamentuetako aurekontuari buruz gehiago ezagutzeko, bisitatu