"Nekazaritzako elikagaien sektorea berritzeko eta sustatzeko ekintzak" aurkeztuko dituzte bertan
Nekazaritzako elikagaien II. Mugaz Gaindiko Foroa antolatu du
Bidasoa Bizirik-ek hilaren 27rako, Hego Lapurdiko Hirigunea erakundearekin elkarlanean. Antolatzaileen arabera, Ficoba erakustazokan izango den hitzordua “mugaren bi aldeetako nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei zuzendutako ekimena” da. Areago, “sektoreko enpresen topagunea ere izango da. Haien produktuak eta zerbitzuak ezagutuko dituzte, eta kolaborazio enpresarialak martxan jarri ahal izango dituzte”. Ekoizleek, banatzaileek, sektorearekin harremana duten profesionalek eta gisakoek elkartzeko parada izango dute hortaz.
Irungo, Hondarribiko eta Ipar Euskal Herriko tokiko produktuen erakusketa txiki bat ere izango du egitasmoak, eskualdeko garapen agentziatik jakinarazi dutenez. Segidan, Iñigo Lavado sukaldariaren laguntzarekin aperitifa prestatuko da enpresa parte hartzaileen produktuekin.