Erroibide saskibaloi taldea (Irudia: Kiroletik)
Aurkari zuzenen kontra jokatzearen motibazio berezia ez zen izan aski irundarrek garaipena lortzeko. Alta, etxetik kanpo jokatzen zuten Erroibide-Irun taldeko neskak sendo aritu igande eguerdiko norgehiagokan. Aurrez-aurreko paretsua izan zen. Hala, hamalauna eta hogeita hiruna berdindu zuten Ganix Mironen taldekoek lehen bi laurdenetan, bizkaitarren etengabeko ekinaldiak ezerezean utzita.
Irundarrek ez zuten lortu aurretik jartzerik eta azken laurdenera iristerako puntu bateko aldearekin ari ziren galtzen. Minutu erdiren faltan azken berdinketa eskuratu bazuten ere (53-53), baloiaren posesioa galtzean bukatu zen dena. Portugaletekoen entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen bukaerarako zazpi segundoren faltan. Portugaletek nahikoa izan zituen segundook azken saskiratzearekin garaipena etxean kateatzeko.