Indartsu hasi zen Palacios, eta mahai-tenis txapelketako lehen faseko arerio guztiak gainditu zituen jokalari gazteak. Final zortzirenetarako sailkatuta, Pablo Uxio galiziarrari 3-0 irabazi zion irundarrak. Lehen sei partidak aise irabazi bazituen ere, Ivan David Pérez valentziarrari gailentzeko gorriak ikusi zituen Leka Eneakoak. Zilarrarekin etxeratu zen Rodrigo Cano madrildarraren kontrako aurrez-aurrekoan esan zion agur Palaciosek Estatuko Txapelketari.
23 urtetik beherakoetan Olatz Zuazuak lau norgehiagoka jokatu zituen eta horietarik bi irabazita eta beste bi galduta pasa zen final zortzirenetara. Sara Escota aragoiarraren gainetik pasa ostean bueltatu zen etxera Zuazua, María Ballester kataluniarraren aurkakoa galduta. Hiru astez egongo da jokatu gabe irundarra, arrastaka zeraman bizkarreko lesio bat tarteko.
Bueltan da Liga
Estatuko Txapelketari lekua egiteko etenaldiaren ostean bueltan da liga. Ostiraletik aurrera Irungo Sonia Etxazarreta Teknifikazio Zentroak maila ezberdinetako hainbat partida hartuko ditu. Europarako postuetan kateatzea helburu duen Leka Eneak jaitsieratik ihes egin nahi duen Madrilgo El Alamo taldearen aurka jokatuko du. Emakumezkoen Superdibisoan Leka Eneako neskek Ciudad de Granada izango dute arerio.
Asteburuko partidak (Sonia Etxazarreta Teknifikazio Zentroan):
– Ostirala 27, 19:00etan:
Gizonezkoen Superdibisioa: Irun Leka Enea – El Álamo.
-Larunbata 28, 09:30ean:
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa: Haur eta Kadete mailak.
-Igandea 29,
10:30ean:
Emakumezkoen Superdibisioa: Irun Leka Enea – CTM. Ciudad de Granada.
Ohorezko Dibisioa: Irun Leka Enea – CER. L’Escala.
EAEko Lehen Maila: Irun Leka Enea A – Irun Leka Enea B.
EAEko Bigarren Maila: Irun Leka Enea C – Irun Leka Enea D.