Urdanibia-Berriko kirol-gunea apirilerako egongo da erabilgarri
'Alkatea auzoetan' iniziatiban jasotako konpromisoa betetzat jo du Santanok hala
Irungo alkate Jose Antonio Santano, Kirol arloko zuzendari Pedro Alegre eta Herri-lan eta Mantenimendu arloko delegatu Cristina Laborda Urdanibia-Berriko kirol-gunearen lanak bisitatzen izan dira gaur goizean, hilak 23. Alkateak jakinarazi duenez, “Alkatea Auzoetan programaren barruan auzokoekin bildu garenetan gehien errepikatu den eskaria izan da kirola egiteko eta jolaserako gunearena. Betetako konpromisoa da hortaz, hemendik oso gutxira Urdanibia-Berriko biztanleek gozatu ahalko dutena”.
Erabilera anitzeko bi zelai eta jolaserako gunea
Zonaldearen egokitze-lanak 2014ko bukaera aldera hasi ziren. Erabilera anitzeko bi joko-zelai eta jolaserako gune bat izango ditu. Martxoaren bukaera edo apirilaren hasiera aldera izango dira erabilgarri instalazioak. 421.085,57 euroko aurrekontua du egitasmoak.

