Elatzeta eskolako patioan egin zuten dantza erakustaldia lehenik konpartsetako kideek. Ondoren ekin zioten Irungo Inauteriak hurrengo urtera arte agurtzen dituen desfileari. Katea auzoan, hortaz, koloreak eta alaitasuna izan ziren nagusi igande goiz osoan zehar. Hala, Gazte Landetxa konpartsak eta Elatzeta eskolako zein San Vicente de Paul eta La Salle Ikastetxeetako konpartsek auzoko kaleak zeharkatu zituzten musika ezin altuago zeramaten karrozen atzetik.
[nggallery id=17]