Bidasoa Bizirik Garapen agentziak antolatutako hainbat tailer hartuko ditu datozen bi asteetan. Nazioarteko lan mugikortasun jardunaldia izango da hilaren 24an eta 25ean. Lanaren gaineko informazioa trukatzeko tailerra izango da eta parte hartzaileek Italia, Portugal eta Frantziako aholkulari teknikoekin ariko dira bideokonferentziaz informazioa elkartrukatzen.
“Enpresak sortzeko goizak” tailerra hilaren 24an egingo dute, 9:00etan hasita, eta bi orduko iraupena izango du. Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsak azalduko dituzte bertan. Atzerriko gaien gainekoa izango da hirugarren tailerra. Adiskidetuak elkartearen eskutik aholkularitza juridikoa jasoko dute hilaren 25ean 12:00etan hasi eta bi orduko jardunaldian parte hartzen duten lagunek.
Hautagaitza eta enpresen zerrenda lortzea
Norberaren hautagaitza eta enpresen zerrendak lortzeko tailerra ere antolatu dute. Hilaren 29an izango da azken hori, 9:00etan hasita. Egun berean egingo dute enplegu eskaintzak dituzten orrialdeetan erregistratzeko tailerra. Martxoaren 2an egingo dute azken tailerra. Curriculumak eta aurkezpen gutunak egiten erakutsiko diete parte hartzaileei.
Informazio guztia
El Espazio webgunean aurkitu dezakete interesdunek. Telefono zenbaki bat ere jarri dute haien eskura, 943 63 31 60.