Dagoeneko bost dira abiadura neurtzen duten trafiko seinaleak
Anaka kalean frogak egiteko jarri zutenari gehitu dizkiote Euskal Herria hiribidekoa eta Dario de Regoyos kalekoa
Hirian 30 kilometro orduz gaindi zirkulatzeko debekua ezarri zenetik neurria eraginkorra izateko saiakeran ari dira Mugikortasun sailetik. Cristina Laborda delegatuak adierazi duenez, ibilgailuen abiadura neurtzen duten bost panelen helburua ez da isunak jartzea, gidariak sentsibilizatzea baizik. Seinale berrien lokalizazioa ez da kasualitatea. Gidariek orduko 30 kilometroren muga pasata zirkulatzen zutela detektatu den lekuetan jarri dira.

