Pascua gizonen arropa dendak irabazi du Hondarribiko Inauterietako Erakusleiho Lehiaketa
Maite Manterola, erakusleiho irabazlearen aurrean
Zuloaga kaleko Pascua gizonen arropa dendak irabazi du Hondarribiko Udaleko Merkataritza departamentuak V. aldiz antolatu duen Inauterietako Erakusleiho Lehiaketako lehen saria. Ondoan emakumeentzako saltokia dute Pascuakoek, eta hori ere txukun jarria dute, baina gizonen arropa dendagatik jaso dute saria: garaikurra eta 450 euro, eta irribarre bat Maite Manterolaren aurpegian.
Orotara, hamabost saltokik hartu dute parte lehiaketan. Bigarren tokian beste arropa denda bat geratu da, Isabel, eta hirugarren San Pedro kaleko Yon Alzaga urdaitegia.