Biteri ikastetxearen pareko aparkalekua oso egoera txarrean dago. Sarreran koska handia du eta eguraldi txararekin lokazten da beti. Inauteriko desfilera hurbildu zirenek zapatak zikindu behar izan zituzten.
Lokatzaz gain, Biteri pareko aparkalekuaren sarreran koska handia dago
Inauteriekin, beste behin agerian geratu da Hondarribiak duen aparkatzeko leku eskasia. Udalak lur azpiko aparkalekua egin nahi du Donosti kalean, baina hori horrela, azken urteetan ez dira behin behineko neurririk hartu. Are gehiago, azken hirigintza lanekin, aparkatzeko lekuak murriztu dira eta zenbait lekutan arazoak egoten dira egunero, baita neguan ere.
Leku horietako bat Biteri ikastetxearen pareko lur soroa da, herrira ibilgailu asko etortzen direnean horiek jasotzeko erabiltzen dena. Igande goizean egindako argazkian ikusten denez, lurra oso egoera txarrean dago, eta Inauterietako desfilera kanpotik hurbildu zirenek —Irungo hainbat konpartsak parte hartzen du—, ezustekoa hartu zuten Hondarribira iristerakoan.
Aparkaleku hori Biteri ikastetxe parean dago eta garai batean gurasoek erabili ohi izaten dute haurrak uzterako orduan,. Baina dagoen egoera kontuan izanda, gehienek bigarren lerroan uzten dute ibilgalua eta goizero arazo handiak sortzen dira bertan.