Markel Olano eta Xabier Iridoyren bisitaldia
EAJren Irungo alkatetzarako eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko hautagaiak Irungo baserri batean izan ziren atzo, eragile desberdinekin egiten ari diren topaketen barruan.
“Nekazariek ekoiztutako kalitatezko produktuak” kontsumitzearen garrantziaz jardun zuten jeltzaleek. Ildo horretan, baserritarek egiten duten funtzio soziala goraipatu zuten EAJko ordezkariek, krisi egoera zailaren aurrean “herriaren biziraupenarentzat hain garrantzitsuak diren baserritarrei” ezin zaiela bizkarra eman nabarmentzearekin batera.
Areago, “baserritarrek paisaia eta ingurumena babestu eta zaintzeko egiten duten” lana agerikoa dela adierazi zuten Olanok eta Iridoyk.