Ohiko batzarra egingo dute 19:00etan, eta ez ohikoa 20:30ean. Hauteskunde prozesua abiatu eta iazko kontuak onartuko dituzte, besteak beste.
Ostiralean, hilak 20, hauteskunde prozesua abiatuko du Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE), 20:30ean deituta dagoen ezohiko batzarrean. Aurretik beste batzar bat egingo du HAEk, ohikoa, eta bertan, besteak beste, iazko ekitaldiko kontuak onartuko dituzte.
HAEren azken bazkide kanpainaren aurkezpena
Gainera, iaz egin bezala, aurrekontuaren %30era iristiko litzatekeen mailegu-eskaera egiteko baimena eskatuko du zuzendaritzak. Tramite horrekin, “denboraldian zehar diru beharra izango balitz, konpontzeko” aukera aurreratu nahi dute HAEko agintariek. Ohiko bilera 19:00etarako deitua dago, lehen deialdian, eta ordu erdi geroago, bigarrenean.
Bigarren batzarra, ezohikoa, 20:30ean da, eta puntu bakarra landuko dute, Lehendakaria eta Zuzendaritza Batzordea aukeratzeko hauteskunde-prozesuari hasiera ematea. Bazkideek oniritzia emango balute, hauteskunde egutegia eta Hauteskunde Batzordea zehaztuko dituzte ostiralean.