San Vicente de Paul ikastetxekoek ostiralean ere desfilatu zuten
Otsailaren 19an egingo du elkarteak Urteko Batzar Orokorra. Iazkoaren balantzea egin ostean auzoak azken 100 urteetan izan duen bilakaeraren errepasoa egiteko baliatuko dute hitzordua. Horrekin batera urte berriari begira aurreikusi dituzten egitasmoak aurkeztuko dituzte.
Horietan lehena Landetxako inauterien ospakizuna izango da. Igande goizeko 10:45ean egingo den dantza erakustaldiarekin hasiko da berau. Ondotik, Elatzeta eskolako, San Vicente eta La Salle Ikastetxeetako konpartsen eta Gazte Landetxa Konpartsaren parte-hartzea izango duen desfilea abaituko da.
Otsailaren 25erako, aldiz,
Erletxea-ko kideekin antolatu dute hitzaldia Diru Sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzen inguruan jarduteko.