Keniako paraje ederrez harago bertako tribu zaharren bizitzari erreparatu dio dokumentalaren autoreak
Keniako Turkana lakua
Zure abenturaren bila programaren hurrengo kapituluak Kenia izango du protagonista. Izan ere, Fernando Odriozolaren
Kenia-lago Turkana. La cuna de la humanidad dokumentala urririk izango da ikusgai 19:30etik aurrera heldu den otsailaren 19an, Amaia KZko hitzaldi-aretoan.
Bertako paraje eta tribuetara hurbildu nahi ditu ikusleak Odriozolak. Masai Maratik abiatuta Turkanako lakuraino, Bogoria eta Baringo lakuetako geiserrek eta faunak eskaintzen duten espektakulua eta Jadeko itsasoaren ingurumarietako edertasuna jaso ditu ikus-entzunezkoan. Ez hori bakarrik; lurralde horietan bizi diren antzinako tribuen errealitateari hurbiletik erreparatu baitie dokumentalaren zuzendariak.