'Ideas para Irun' izenpeko iniziatiba abiatu dute ideiak, proposamenak, iritziak... jasotze aldera
PSEren udal gobernuak bultzatutako aurrekontu parte hartzaileen irudia
Irundarren parte hartzea kontuan hartu nahi dute Irungo sozialistek maiatzeko hauteskundeetara begira osatu beharreko programan.
Ideas para Irun iniziatiba martxan jarri dute horretarako eta eragile zein elkarte ezberdinekin hamar bilkura egin dituzte dagoeneko. “125 proposamen jaso dira” bilera horietan, taldeak jakinarazi duenez.
Hori horrela, irundarren parte hartzea sustatzeaz gain, hiri proiektuaren, ereduaren eta kudeaketaren inguruan herritarrek duten iritzia ezagutu nahi du era horretan sozialisten Irungo taldeak.
Hala, euren iritzia helarazi nahi duten eragileek eta herritarrek ondoko
estekan egin dezakete (lotura soilik gazteleraz). Sozialistek azaldu dutenez, “behin proposamenak jasota, proposamenak gizarteratzeko ekintzak egingo ditugu; irundarrek beraien iritzia eman dezaten”.