Euskal Inauteria irudikatu dute San Vicente de Pauleko ikasleek
Ikastetxeak izan dira gaur goizeko protagonistak. Mozorroak eta dantzaldiak prestatuta zituzten, eta hainbat entseguren ondoren, horiek publikoaren aurrean erakusteko unea bizi dute gaur goizean.
Horixe izan da San Vicente de Paul ikastetxeko ikasleen kasua. Euskal Inauteria ardatz hartuta, inudeak, artzainak, joaldunak… ikusi ahal izan dira gaur goizean Alberto Angera plazan. Hala, eskolak alde batera utzita, San Migel auzoa kolorez bete dute ikasleek.
[nggallery id=13]