Jesus kalea San Juan plazarekin eta udaletxearen bigarren solairuarekin lotuko ditu igogailu berriak
Igogailua eta udaletxea lotzeko pasabidea
Aurrera doaz San Juan plazaren irisgarritasuna hobetzeko lanak. Jesus kalea San Juan plazarekin eta udaletxearen bigarren solairuarekin lotuko dituen igogailuan buru-belarri lanean ari dira orain beharginak. Ildo horretan, udaletxearen bigarren pisua eta igogailua lotuko dituen pasabidea gaur jarri dutela jakinarazi du udal gobernuak.
Egiturak hamar metroko luzera eta bi metroko zabalera dauka eta metalez egina dago. Igogailuari dagokionez, beirazkoa izango dela aurreratu du tokiko gobernuak eta 16 bat lagunentzako tokia izango duela adierazi du.
Hiru hilabete eta erdiko epea dute langileek obra burutzeko, eta 271.282,76 euroko diru saila bideratu du udalak horretara.