Udaletxeko aurrealdea. Euskara Batzordeak izena euskaratzeko erabakia hartu zuen
Hondarribiko udaletxean ez du “Udaletxea” jartzen, “Casa Consistorial” baizik, gaztelaniaz. Hori horrela da duela sei urte Euskara Udal Batzordeak izena aldatzeko erabaki zuen arren. Hori horrela, Bilduko udal taldeak eskari hori berretsi zuen otsaileko plenoan. Esan zutenez, batzordean hainbat aldiz eskatu dute gauza bera eta horregatik eraman zuten galdera plenora.