Babes ofizialeko 32 etxebizitza esleituko dira. Aurten eraikiko dituzte, egungo Muliateko etxeen parean
Dagoeneko hasi dira Muliate II-ko lur zoruan azterketa geologikoak egiten
Hilaren 12an, ostegunez, zozkatuko dituzte Muliate eremuan eraikiko dituzten 32 etxebizitzak. Joan den asteazkenean egin behar zuten esleipena Gasteizen, Visesa erakunde publikoaren egoitzan, baina eguraldiagatik atzeratu zuten, zozketa ahalbidetu behar zuten teknikariek ezin izan zutelako Gasteiza iritsi.
Ostegunera arte atzeratzea erabaki zuten eta, dena ongi, eguerdian egingo dute zozketa, 12:00etan hasita. Interesdunek zuzenean jarraitzeko aukera izango dute, streaming bidez, jaurlaritzaren
Irekia atarian, edota
Visesaren webgunean.
Orotara 65 etxebizitza egingo dituzte aurten Muliate II promozioaren barruan. 33 alokairuzkoak izango dira eta beste 32 salmentakoak. Azken hauek dira bihar esleituko direnak. Dagoeneko lanean hasi dira lur Muliate Ieko etxe pareko lur zoroan, beharrezko azterketa geologikoak eginez.