Urte bukaeran ekin zieten eraberritze lanei; 35.567,95 euroko diru saila bideratu du horretarako udalak
Ermitaren kanpoaldeko zoladura berritu dute
Urte bukaeran hasitako Ama Xantalen ermitaren kanpoaldeko lanak bukaerara iritsi ziren iragan astean, Irungo Udalaren Obra departamentuak jakinarazi duenez. Plazatxoaren zoladura aldatzea zen lanen helburua, hareharrizko petrila eta erdiko pasilloa bere horretan mantendu dituzten arren.
“Tamaina txikiko eta forma erdizirkularreko galtzada-harriez osatutako harri naturaleko zoladura jarri da. Galtzada-harriak antzinako eraikuntzek zuten marrazkia imitatu nahi du”, adierazi du Obra departamentuak. Horrez gain, irisgarritasuna bermatze aldera, eskailera-maila batzuk kendu dituzte.
Ama Xantalen ingurua kontserbatzeko lanen barruan kokatuta dago esku-hartzea udalak esan duenez.