Ekarpenak egiteko prozesua itxita, auzokideek "beste iritzi bat" dutela onartu du tokiko gobernuak
Artiga auzo Belartza parketik
Urtarrilaren 15etik otsailaren 2ra bitartean eman ahal izan dute iritzia Artigako bizilagunek Pio Baroja kalea eta Portu plaza berriz urbanizatzeko proiektuaren gainean. Behin prozesua itxita eta iritziak zein iradokizunak kontuan hartuta, auzokideen gehiengoak beste iritzi bat daukala ondorioztatu eta proiektua aldatzeko erabakia hartu du Irungo Udalak.
Hala, aparkalekuen eta mugikortasunaren gaineko kezka agertu dutela bizilagunek jakinarazi du tokiko gobernuak. Hori horrela, hausnarketa prozesua abiatu eta proiektua aldatzearen alde agertu da.
Bestalde, Harrobietako aparkalekuaren gaineko proiektua erredaktatzen bukatzen ari dela ere jakinarazi du Obra departamentuak. Eta bide batez, aurtengo aurrekontuan horretarako diru partida bat aurreikusi dutela oroitarazi du.