'Big hero 6', larunbatean, Itsas Etxean
Larunbat honetan, hilaren 6an, Disney ekoiztetxearen Big hero 6 filma proiektatuko dute Itsas Etxea Auditoriumean, gaztelaniaz. 3 euroren truke, Hiro Hamada robotaren abenturez gozatzeko aukera izango da herrian.
18:00etan hasiko da emanaldia eta bi ordu lehenagotik sarrerak salgai jarriko dituzte leihatilan. Hori bai, aurretik Internetez erosteko aukera dago, Kutxabanken webgunean.

