Diru bilketa egin nahi dute koruko kideek ibilbidean zehar; ondoren, Caritasera bideratuko dute bildutakoa.

Euskal Herri osoko abesbatzak kalera ateratzen dira Ageda Deuna bezperan
Urtero egin ohi bezala, Nabartenea abesbatzako kideak Santa Ageda bezperako koplak kantatuko dituzte biharko egunean. 18:30etatik 19:00etara bitartean batzokian ariko dira koruko kideak eta ondoren, erdialdeko kaleak kantuz betetzeko asmoz, ibilbidea egingo dute.
Horrez gain, abesbatzako kideek adierazi dutenez, “kantatzeaz gain, abesbatza irundarrak aukera baliatu nahi du hiritarren dohaintzak jasotzeko eta bildutakoa Caritasera bideratzeko”. Hori horrela, asteazkenean bertan egin ahal izango dira ekarpenak, batzokian edota abesbatzak egingo duen ibilbidean zehar.