Lekuona eta Flores, kartel irabazlearekin
Mozorroen dantza lanak irabazi du Hondarribiko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa. Telmo Flores eta Beñat Lekuona hondarribiarrek egin dute eta 1924 urtean paradorean egindako bazkari batean oinarrituta dago, Puntaleko zabalguneko lanen inaugurazioaren harira egin zena.
Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa antolatuko dute. Hilaren 9tik 22ra jarriko dute Arma Plaza Interpretazio Zentroan. Orotara, hemeretzi lan aurkeztu dira kartel lehiaketara. Honakoek osatu dute epaimahaia: Javier Sagarzazu, Santi Noain, Idoia Seijo, Lupe Olascoaga, Txomin Sagarzazu eta Goio Uriarte.