Jardunaldi teknikoa antolatu du Txingudi Ekoetxeak datorren asterako
'Erabilera publikoko pratikak babestutako naturguneetan' goiburupean garatuko dute jardunaldia
Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatu zuten atzoko egunean munduko hainbat txokotan zehar. Horrekin bat egin dute Txingudiko padurek eta ospakizunen harira, jarduera berri bat zabaldu du gaurkoan Txingudi Ekoetxeak. Hala, Erabilera publikoko praktikak babestutako naturguneetan izenburupean jardunaldi teknikoa antolatzea aurreikusi dutela jakinarazi dute, datorren otsailaren 11n, asteazkenarekin, goiz osoan zehar. Gazteleraz eta frantsesez garatuko da jardunaldia eta aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko dute arduradunek. Egitaraua eta izena emateko harremanetarako kontaktua atxikitako dokumentuan ikus daiteke.