Iazko azaroaren 13an inauguratu zenetik 10.000 lagun igaro dira Bilboko Alhondigatik; igandean 20:00etan itxiko ditu ateak erakusketak
![Arrakasta izan du erakusketak](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2015/02/black_is_beltza-300x225.jpg)
Arrakasta izan du erakusketak
Fermin Muguruzaren
Black is beltza erakusketa bisitatzeko azken egunak direla oroitarazi dute aste honetan antolatzaileek. Otsailaren 8an, igandearekin batera itxiko ditu ateak. Hala, 20:00ak arte bisitatzeko aukera izango dute interesdunek. 2014ko azaroaren 13an inauguratu zenetik 10.000 lagun igaro direla erakusketatik zabaldu dute Alhondigako arduradunek.
Black is beltza erakusketa Muguruzaren izen bereko eleberri grafikoan oinarrituta dago. Irundarraren azken lana plazaratzearekin batera abiatu zuen erakusketa; baita jarduera paralelo ugari ere.