Asteazkenean egingo dute Muliate II promozioko esleipen zozketa
Internetez jarraitzeko aukera izango da, Irekia atalean
Etzi, asteazkena, Muliate II babes ofilialeko promozioko 32 etxebizitzen zozketa egingo dute, notario aurrean. VISESA Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailaren sozietate publikoak eta Hondarribiko Udalak adostutako ekimena da eta VISESAren egoitzan egingo da zozketa.
Zuzenean streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, Irekia atarian edo visesa.com webgunean.