Erasoak salatu eta horiek pairatu duten emakumeei elkartasuna adierazteko kalera irten da gaur eguerdian hamarnaka irundar. Lapikoak eta bestelako tresneria eskuan era zaratatsuan adierazi dute “kalea guztiona dela” eta ez dutela inolaz ere onartuko ustezko botere bat erabiltzea emakumeak txikitu, erabili edo izutzeko.
Erasoak salatzearekin batera kezka agertu dute TASeko kideek, sare sozailen bidez azken erasoei lotuta zabaltzen ari diren “mezu alarmista eta arrazistengatik”. “Oraindik ere zin dugu konfirmatu erasotzailearen deskribapena, baina jatorri konkretu batekoa izateak, bihurtzen al ditu bere jatorri bereko guztiak konplize? Erasotzailea europar txuri bat denean populazio txuri guztia iraintzen eta seinalatzen hasten gara”, ohartarazi dute.
Erakundeei, bestetik, prebentzioa lantzeko eta gaiaren lanketa serioa egiteko eskatu diete, eta besteak beste, gune arriskutsuak ekiditeko egindako diagnostikoa betetzen has daitezen exijitu dute.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.