Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Txerrimuño aurrera Herriko plaza ez da polizientzat

1983ko abenduaren 17an okupatu genuen herriko hainbat gaztek urte askotan hutsik zeraman garai bateko sagardotegia. Geroztik negu asko pasatu dira. Garai hartan utopia litzateke 31 urte irautea. Eta hemen jarraitzen dugu.Euskal Herriko etxe autogestion...

Oarso Bidasoko Hitza
Bidasoa
2015/01/30
1983ko abenduaren 17an okupatu genuen herriko hainbat gaztek urte askotan hutsik zeraman garai bateko sagardotegia. Geroztik negu asko pasatu dira. Garai hartan utopia litzateke 31 urte irautea. Eta hemen jarraitzen dugu.

Euskal Herriko etxe autogestionatu iraunkorrenetako honen bilakaerak, gaur egungo errealitatera garamatza. Izan ere, garai hartako batzuk eta bidean gehituz joan garenak, gaur egun autogestioan sinesten duen talde edo kolektiboa osatzen dugu.

Etxe honetan aniztasun handiko jendea gabiltza, kolore askotakoak, adinari begiratu gabe, batzuk zenbait herri borroketan murgildurik, gainbeheran dagoen gizarte eredu honetan bere nahi eta beharrak asetu nahian besteak, Txerrimuño, espresio kultural, sozial, errebindikatibo eta alternatiboa egunerokotasunean errealitate bihurtuz. Erabakiak hartzeko adostasuna bilatzen duen asanblada, eginbehar eta ardurak era boluntarioan eta auzolanean eginaz, diruarekin kuantifika edo neur ezina den proiektuak aurrera darrai.

Gogo handiz, konpromisoz, ardura eta askatasunez, gune honek ematen dizkigun aukerak disfrutatzen ari gara oztopoak gaindituz. Etxe honetan dabilen edonork egiten du ekarpena hau horrela izan dadin, eta aurrerantzean gehituko direnak ere.

Erakundeen diru laguntzetatik at, pasa den urtean jarduera edo ekitaldi ugari antolatu genituen, eta urte honetarako ere aurreikuspena aberatsa da: hilabetean behin musika jaialdi bat eskainiko dugu, hitzaldi, tailer, antzerki, proiekzio eta beste ekitaldien artean; ostiralero jende ugariren topagune den pintxo potea; astero gertatzen diren gorabeherak kudeatzen dituen asanblada; talde ezberdinen bilerak; entseguak; astero, kontsumo taldeen barazkien banaketa; etxearen eraberritzearen barruan teilatu konponketa…

Aurrera begira, Txerrimuño xume baina indartsu eta osasuntsu agertzen zaigu, ilusio eta gogo handiz, kolektibitateak eskaintzen digun aberastasuna gero eta gehiago landuz.

Egunen batean aita plazan kateatuta aurkituko dut. Amak barre egiten dio, baina gero eta gertuago ikusten dut polizia-etxera bere bila joan beharko dudan eguna. Poliziei argudiatzea zaila izango da, beraiek baitira nire aitaren haserrearen arrazoia; herriko plazan dagoen polizia-etxeko sarreran lotu nahi du aitak bere burua. Irunen bi plaza nagusi ditugu: San Juan enparantza, udaletxearen kokaleku. Zabaltza da, ordea, mugimendu gehien duena. Hirigunean kokaturik, kale nagusien artikulazioa da, inguruan denda eta ostatuez gain, merkatalgunea ere badagoelako. Zabaltza plazan dugu irundarrok Espainiako Poliziaren egoitza.

Poliziak tokiz aldatzea ez dirudi horren zaila, ezta horren fantasiosoa ere. Polizia-etxea lekuz mugituz, egungo eraikina libre geratuko litzake, eta kanpoaldean lursail aproposak daude egoitza berria kokatzeko (aitak Cuencan ere lursail ederrak daudela dio, baina eztabaida hau beste baterako utziko dugu). Era honetara, espazio hau hirigunean eta plazarekin lotura zuzenagoa eduki dezakeen ekipamendua bihur daiteke, adibidez, Irunen falta zaigun kultura etxea. Honen ordez, hiriari bizkarra ematen dion eraikina daukagu, harresi batez inguratuta, eta jendez gainezka egon beharko litzatekeen plaza eremua aparkatutako autoz beteta.

Aitak dio auto hauek direla bere haserrearen arrazoi nagusiak. Hori esango du berak, baina nik badakit arrazoia bestelakoa dela (…). Irundar askok eta askok arazoaren inguruan duten jarrera da aita sutzen duena, gaia ateratzen den afari guztietan bere emaztearengan islatuta ikusten duen erantzuna: «Baina hori beti izan da horrela! Normala da!—.

Gauza asko normaltzat ematen ditugu urteen poderioz hiritarren egunerokotasunean finkatu direnean. Zerbaitek zalantzan jartzen dituen arte, errutinan errefuxiatutako gauza asko arruntasunez ikusten ditugu. Irundarrek beraien herriko plazan polizia-etxea edukitzea normaltzat dute, baina ez, ez da normala. Ez da normala egunero plazan polizia furgoneta, polizien auto partikularrak edota beraien ezagunenak aparkatuak egotea. Ez da normala plazako bankuetan eserita dauden nerabeek selfie bat egin orduko polizia bat ateratzea ea zein argazki egin duten kontrolatzeko. Ez da normala asteazkeneko pintxo potea polizia-etxeko musikarekin egitea. Ez da normala gazte-amoranteen ezkutuko lehen muxuak kameraz grabatuak egotea. Ez da normala umeak plazan baloiarekin kontuz ibili behar izatea, harresia jotzeko beldurrez. Ez da normala plazara txirringaz joan eta hau lotzerakoan bozgorailuetatik mehatxuak jasatea. Ez da normala, beraien herriko plazan dabiltzan haurrek metraileta baten begiradapean jolastu behar izatea.

Agian, aita kateatuta agertzen den egunean, irundarrek planteatu egingo dute ea normala den ala ez herriko plazan polizia-etxea edukitzea. Oraingoz, haserrea baino gehiago, tristura nabari zaio aitari. Kate luze bat lortu zuen arren, irundar gutxi aurkitu ditu berarekin inon lotzeko prest.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.