Webgune berriaren itxura
Aste honetan bertan web ataria estreinatu du Arma Plaza Fundazioak,
armaplaza.eus helbidean bisitatu daitekeena. Webguneko atal nagusiak fundazioak kudeatzen dituen guneak, ibilbide historikoak, zaharberritze-proiektuak eta on-line denda dira, eta herriko ondareari buruzko argazkiak eta Arma Plazaren proiektuen gaineko informazioa ere azaltzen da.
Aurkezpenean Txomin Sagarzazu fundazioaren presidente-ordeak adierazi zuenez, “ondarea jorratu eta balioztatzea du helburu Arma Plaza Fundazioak, eta helburu horretan ezinbestekoak dira Internet sarea eta sare sozialak”.
Adimedia enpresak garatu du webgunea eta bertako ordezkari Josema Casaresen hitzetan, turismo arloko “nazioartekotasuna” bilatzen du webguneak: “helburu nagusia herriko ondare historikoa balioan jartzea da, bertako eta ingurukoengana zuzentzeaz gain, turismoaren nazioartekotasuna bilatzen du. Diseinua argia da, proposamen ugarirekin eta denak aurkitzeko errezak direnak”.
. eus domeinua
Webgunearen helbidea
armaplaza.eus izango da eta domeinuaren garrantzia nabarmendu zuen Sagarzazuk: “Garrantsitsua iruditzen zait azpimarratzea ere
.eus domeinua erabiltzen dugula, Hondarribiko Udalak hartutako erabakiari jarraiki”. Momentuz euskaraz eta gazteleraz dago webgunea, bain aurrerago inelesez eta frantsesez ere bisitatzeko aukera izango dela erantsi zuen Casaresek.