4.650 haur ibili ziren gabonetako haur parkean Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak (Txinzer) jarritako Birziklatzearen Dama jokoan. Bigarren urtea izan du ekimenak eta iaz baino %40 erabiltzaile gehiago izan du aurten.
Haurrak, Txinzerren dama jokoan jolasten
4.650 haur ibili ziren gabonetako haur parkean Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak (Txinzer) jarritako Birziklatzearen Dama jokoan. Bigarren urtea izan du ekimenak eta iaz baino %40 erabiltzaile gehiago izan du aurten. “Aurten dinamika errazteko ahaleginak egin ditugu jostagarriagoa gerta zedin eta jostatzeko aukera gehiago izan zitezen, hondakinak etxean bereizteak duen garrantzia nabarmentzeko gure helburuari jarraiki betiere”, azaldu du Leire Zubitur erakundeko kudeatzaileak. Bere ustez, begiraleen dinamika “jostagarria eta aldi berean didaktikoa” funtsezkoa izan zen haurrek parte hartzeko.
120 metro koadroko tokia izan zuen Txinzerrek gabonetako haur parkean. Dama jokoaz gain, edukiontzi bakoitzean utzi beharreko gaiei buruzko informazioa zuten kuboak kontsultatu zitezkeen, beste gauzen artean. Punturik bisitatuena
Super Organikoak eta
Arropa Garbitzen photocall-ak izan zela erantsi du Txinzerrek.