Herritarrek herri programa osatzeko proposamenak eta ekarpenak egin ditzakete atarian.
Topagunea. Hondarribiko EH Bilduren eztabaidagunea du izena, herri programa osatzeko euskarria dela iragarri du koalizioak. Izan ere, herri programa osatzeko bidea “herritarren parte hartzean” jarri du Hondarribiko EH Bilduk, eta ohiko batzarretatik harago joan nahi dute programa osatzeko proposamenak biltzeko bidean. Batzar irekiak, eta Interneteko zerbitzua jarri ditu, beraz, Hondarribiko EH Bilduk herritarren eskura.
Jada abian dago ataria, eta ekarpenak jasotzen hasi dira. “Eztabaidagune irekia da, gai berriak proposatu, dauden gaiei iruzkinak egin, edo bozkatzeko aukera ematen duena”, esan dute EH Bilduko kideek. Erabiltzeko erraza da, denek erabiltzeko modukoa, eta arazorik balego, atarian bertan argibideak jasotzeko aukera dago.
Dena dela, EH Bilduko kideak astelehenero izaten dira Muaran herritarrei harrera egiten, 19:30etik 20:30era,