Otsailaren 7an egingo dituzte Gipuzkoa mailako txapelketarako kanporaketak, Hazian eta Muaran.
Irudian, beste ekitaldi bateko mus txapelketa
Korrikaren harira, mus txapelketa egingo dute Gipuzkoan. Herrialdeko kanporaketetara joateko, aurretik, herrietan kanporaketak egingo dira jakiteko nor joango den Gipuzkoa mailako lehiara. Irunen eta Hondarribian prest dituzte herri mailako kanporaketak.
Bai Irunen zein Hondarribian otsailaren 7an (larunbatarekin) egingo dituzte kanporaketa horiek, Irunen Hazian, eta Hondarribian Muaran.
Aldez aurretik eman behar da kanporaketa horietarako izena, otsailaren 4a (asteazkena) baino lehen. Izena emateko tokiak honakoak dira: Irunen Hazian eta AEK euskaltegian eman daiteke izena, eta Hondarribian, berriz, Muaran bertan. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu behar ditu.
Korrika Batzordeak
Korrikaren aurretikoak, eta Korrika pasatuko den egunekoak prestatzeko Korrika batzordeak eratu dira herrietan. Irunen eta Hondarribian ere badaude, eta jada bidea egiten hasi dira. Batzorde horien hurrengo bilkurak honakoak dira:
- Irunen: otsailaren 6an (ostirala), 19:00etan AEK euskaltegian.
- Hondarribian: otsailaren 7an (larunbata), 19:30ean Kultur Etxean.
Korrika, martxoaren 21 eta 22an Bidasoan
Bi egunetan pasatuko da Korrika Bidasotik. Lehenik, irundarrek hartuko dute lekukoa martxoaren 21ean (larunbata da), 13:10 inguruan, oiartzuarren eskutik. Irundik Behobia aldera (14:00) joango da Korrika, bertatik Ipar Euskal Herrian sartzeko.
Martxoaren 22an (igandea) goiz-goizean ritsiko da Korrika Hendaiatik Hondarribira (06:10 inguruan). Handik Irunerako (06:50 inguruan) bidea hartuko du AEKren ekimen lasterkariak, Lezorako bidea hartu baino lehen.