Asier Etxeandia buru den Factoria Madre Constrictor taldearen eskutik, abeslari zerrenda luze baten abestiak entzun ahal izango dira. Sarrerak 16 euroan salduko dituzte leihatilan, egunean bertan.
Etxeandia musikalean, abesten
Factoria Madre Constrictor taldeak
El intérprete ikuskizun musikala antzeztuko du hilaren 31n Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Asier Etxeandia buru dutelarik, kontzertu intimo eta elegantea emango dute. Etxeandiarekin batera, Guillermo Gonzalez pianoan, Enrico Barbaro kontrabaxuan eta Tao Gutierrez perkusioan ariko dira.
Abeslari bakarlari eta dramatikoen zerrenda luze baten abestiak entzun ahal izango dira, ikuskizun bikain batean: Kurt Weill, Hector Lavoe, Lucho Gatica, Chavela Vargas, La Lupe, Gardel, Talking Heads, David Bowie, Rolling Stones
Sarrerak 16 euroan salduko dira leihatilan emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik hasita.