2014-2015eko Hondarribiko Herri Olinpiadetako hirugarren jardunaldia egin dute gaur goizean,
punteria probekin. Parte hartzen ari diren 36 taldeak Alde Zaharrean lehiatu dira; Kale Nagusian giza boloen proba egin dute, eta Arma Plazan Maigot jokoa. Bi probetan hainbat berdinketa izan dira eta sailkapena zehazteko dardoetara jokatu behar izan dute. Gaur ere, sekulako giroa sortu dute.