Urdanibia plazako lanen harira, bizilagunen kezkak eta ekarpenak jasoko dituzte
Egon daitezkeen akatsen berri izan nahi dute, lanen arduradunei helarazteko, zuzen daitezen.
Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak Urdanibia plazaren lanen gaineko ekarpenak jasotzen hasteko asmoa du. Lanak guztiz bukatu baino lehen lanen arduradunei helarazi nahi dizkiete ekarpen horiek (kezkak, zuzenketak, arazoak…), zuzen daitezen.
Bi bide jarri ditu auzo elkarteak kezka horiek jasotzeko. Lehena posta elektroniko bat da, eta bigarrena Facebook helbide bat. Ekarpen horiek argazkia izatea onuragarri izango dela adierazi dute.

