Hauteskundeei begira batzarra egingo du Abotsanitzek
Larunbatean egingo den manifestaziora joateko deia luzatu du Hondarribiko ezker abertzaleko taldeak.
Udal hauteskundeei begirakoak zehazteko Abotsanitzek batzarra egingo du ostegunean Muara elkartean, 19:30ean. Beste gai batzuk ere landuko dituzten arren, hauteskundeen gaia izango da eztabaidagai nagusia.
Bestalde, Eloy Velasco epailearen aginduz Guardia Zibilak aste honetan burututako sarekadari erantzunez hainbat eragilek larunbaterako deitutako manifestazioarekin bat egin du Abotsanitzek, eta Donostiara joateko dei egin die jarraitzaileei. Giza eskubideak, konponbidea, bakea leloarekin, Antiguoko tuneletik abiatuko da martxa, 17:00etan.