Tecnalia enpresak intsektuen kontrako plangintza diseinatu du eta astelehenean bizilagunei horren berri emango diete.
22 eraikinetan aurkitu zituzten termitak
Astelehenean, hilak 12, Alde Zaharreko eta Portuko bizilagunekin elkartuko da Hondarribiko Udala, termiten kontra planaren gaineko azalpenak emateko.
2013ko urrian abiatu zuten termiten kontrako kanpaina egurrezko egitura zuten etxeetan, horietan zabaltzen baitira termitak. Helburua bikoitza zen, intsektuak akabatu, batetik, eta eremu berrietara zabaltzea ekidin, bestetik.
Udalak zeregin horietan aditua den Tecnalia enpresa kontratatu zuen. Egurrezko egitura duten etxeetan ikusketa burutu eta gero, termitak desagertu arazteko plana diseinatu dute, eta horren berri emango dute astelehenean, POrtuko nahiz Alde Zaharreko bizilagunei.
Kultur Etxean izango dira bilerak, 19:00etan eta 19:45ean. Bertara, Tecnaliak ikuskatutako eraikinen jabeak eta administratzaileak deitu dituzte.